Merkealdiak 8.200 enplegu sortzea ekarriko du Hego Euskal Herrian

    Fuente:
  • Agencia Europa Press

Hego Euskal Herrian 8.200 enplegu inguru sortuko dira aurten merkealdien kanpaina dela eta, Adecco taldeak egin eta ostegun honetan argitaratu duen zenbatespenaren arabera.

Herrialdeka, Nafarroan ia 3.000 lanpostu sortuko dira merkealdiaren eraginez. Bizkaian 2.880 kontratu inguru egingo dira, eta Araban 1.200. Azkenik, Gipuzkoan 1.120 enplegu sortuko dira beherapenen kanpainari aurre egiteko.